XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Berriro ikusiko al duzu?- galdetu zuen Chickek.

Mahaian eserita zeuden Nicolasen azken sorketa lanaren aurrean, kalabaza intxaurrekin.

- Ez dakit - esan zuen Colinek.

Ez dakit zer egin.

Ba al dakizu?.

Oso neska atsegina da.

Azkenekoan, Isisen etxean, txanpan asko edan zuen.

- Oso ondo zetorkion gainera - esan zuen Chickek.

Oso ederra da.

Ez ezazu horrela begiratu!.

Pentsa gaur Partreren Choix Préalable avant le Haut le Coeur-en paper hijienikoko koskarik gabeko argitalpen bat aurkitu dudala.

- Baina, nondik ateratzen duzu hainbeste diru?- esan zuen Colinek.

Chicki aurpegia ilundu zitzaion.

- Garesti ateratzen zait, baina ezin dut utzi - esan zuen.

Partreren beharra daukat.

Berak egin duen guztia nahi dut.

- Baina gelditu gabe idazten du eta - esan zuen Colinek.

Astean bost artikulu gutxienez argitaratzen ditu eta....